HASIERA DOKUMENTALAK GURI BURUZ
ANIMAZIOA
BESTELAKOAK
BERRIAK TALDEA
KONTAKTUA
GURI BURUZ

KANAKI FILMS merkatu internazionalerako luzemetraiak eta zinema dokumentala ekoizten dituen Euskal Herrian kokaturiko enpresa da. Raúl de la Fuente zuzendari sarituak eta Amaia Remírez ekoizleak sortua, luzemetraiak, dokumental artistikoak eta enkargupeko dokumentalak ekoizten espezializatuta dago. 2009 urtean sortu zenetik, hiru luzemetrai dokumental eta bi laburmetrai dokumental ekoitzi ditu. Kanaki 2012an GOYA SARIETARAko hautatua izan zen, laburmetrai dokumentalen atalean, VIRGEN NEGRA filmarekin. 2014 urtean, berriz, GOYA SARIA lortu zuen MINERITArekin atal berean. Espainiako Kultura Ondarearen Instituak “Genero berdintasuna sustatzeagatik bereziki gomendatua” bezala deskribatu du azken filma hau. Europa mailan estreinua Amsterdam-eko Dokumental Zinemaldi Internazionalean izan zen 2013an.

 

Kanaki Films-ek esperientzia luzea dauka atzerrian eta garapen-bidean dauden herrialdeetan filmatzen. Laponian, Sierra Leonan, Algerian, Mongolian, Etiopian, Venezuelan, Perun, Cuban, Bolivian, Guatemalan, Ekuador-en, Errusian, Kazakhstan-en, Polonian, Errumanian, EEBBtan, Kanadan, UKn, Suitzan, Kaledonia Berrian, Haitin, Marokon, eta beste herri askotan filmatzen egon da. Enpresak dokumental artistikoak eta institutu internazional desberdinek enkargatutako proiektuak aurrera eramaten ditu.

 

Kanaki Films egun ANOTHER DAY OF LIFE (“Un Día Más Con Vida”) filma ekoizten ari da, nagusientzako animaziozko pelikula Ryszard Kapuscinski idazlearen izen bereko liburuan oinarritua.

 

NON FILMATU DUGU?
KOLABORATZAILEAK
E-mail: info@kanakifilms.com
Tfn: +34 948 338 700
Artikutza Plaza 4, bajo 2
20015 San Sebastian